2013/11/14

Matematikaren erdertasuna

Beauty of Mathematics izenpean Vimeok ikusgarri den bideo hau aurkezten digu.


 

"Mathematics, rightly viewed, possesses not only truth, but supreme beauty — a beauty cold and austere, without the gorgeous trappings of painting or music." —Bertrand Russell
By Yann Pineill & Nicolas Lefaucheux
http://parachutes.t
v

2013/07/15

Nuria Juncosa

 Aurreko egunetan   EHUk antolotutako “Cultura con M de Matemáticas” udako ikastarora joateko aukera izan nuen. Bertan  arte eta kultura matematika ikuspuntutik aztertzen dira. Twitterren ere aipatu dugu #culturaMate13.

 Besteak beste, Nuria Juncosa  gure artean izan genuen eta bere lana aurkeztu zigun,  lerroz, simetriaz eta batez ere matematikaz betea. Pinturatik abiatuta,  gaur egun arte digitala dela bere produkzio gehiena esango dugu.

 Hurrengo bi helbide hauetan Nuria Juncosa web orria eta bere Facebooken bere lanaren zati handia ikusteko aukera dugu; era berean, bideo zoragarriak sortzen ditu bere irudiekin , YouTuben. Hona hemen hauetariko bat.



2013/04/03

Fantasiazko eraikinen matematika

Elhuyar aldizkariak bere 295. alean “Fantasiazko eraikinen matematika” izenburupean eta bi ataletan bereiztuta hainbat erakinetan aurkitzen den matematika erakusten digute.

Gateway arkua, St. Louis hirian, Estatu Batuetan.
 Eero Saarinen arkitektoaren lan hau 1965ean bukatu zuten. 
Katenaria perfektu bat da.

Atal biak hauek dira:


Adibide gisa irudi hauek:


Telibistaren egoitza Pekin



Lotoaren tenplua, Delhi hirian, Indian. 1986an bukatu zuten. 
Arkitektoa Fariborz Sahba izan zen.

Irudien iturria: http://aldizkaria.elhuyar.org/mundu-ikusgarria/fantasiazko-eraikinak/zerrenda/

2013/03/03

Gray Keys: animazio geometrikoa.

 Carlo Vega artistaren eskutik datorkigu oraingoan hurrengo animazio geometriko hau .  Chilly Gonzales-en musika ere zoragarria eta proposa da. Eta bertoko irudien inspirazioa Geometry Daily-ri zor diogu.